Non praktikatu

Bere praktika erregularrari esker, Biodantzak gure pentsaera, sentipena eta jarduna bateratzea errazten du, munduarekin eta gainerako pertsonekin harmonian.

Gasteiz, Arrasate eta Donostia Biodantzaren hazkundearen eta hedapenaren lekuko izan dira. Izan ere, Rakel Ampudia eta Carlos Orellana 18 urte baino gehiagoz aritu dira bertan talde erregularrak bideratzen, horiek erein, zaindu eta sendotuz.

Talde erregular batean aritzea Biodantzaren onurak jaso, barneratu eta finkatzeko modu bat da.

Poza, Asertibitatea, Determinazioa, Erlaxazioa, Plazera, Sedukzioa, Harmonia, Osasun integrala, Konexioa… Azken finean, Biodantzak gure bizitzan benetan nahi dugun hori egiteko prozesuan laguntzen digu.

• Estresa prebenitzen eta murrizten du
• Determinazioa, autoestimua eta identitatea indartzen ditu
• Sistema immunologikoa eta osasun integrala indartzen ditu
• Sormena, gogoa eta poza garatzen ditu
• Komunikazio afektiboa sustatzen du
• Erlaxazioa, ongizatea, plazera, osotasuna eta harmonia lortzen laguntzen du
• Zure benetako izaeraren adierazpena indartzen du

Donostia

• Ostiraletan, 18:00etan. Rakel Ampudia eta Carlos Orellanaren eskutik. Grosen.

Arrasate

• Asteazkenetan, 19:30ean. Rakel Ampudiak emana.

Gasteiz

• Asteartetan, 18:30ean. Rakel Ampudiak emana (sakontze-taldea).
• Asteazkenetan eta ostiraletan, 10:30ean. Carlos Orellanaren eskutik

Nolakoa da biodantzako saio bat?

Gutxi gorabehera 2 ordu irauten du. Lehen zatian (30´) ahozko elkartrukea egiten da: Biodantzaren alderdi tekniko eta teorikoak, esperientziak, espektatibak zein bizipen pertsonalak. Eta bigarren zatia (1h 20´) bizipenezkoa izaten da. Dantza eta ariketak egiten dira, musika desberdinek lagunduta.

Praktikatzeko beste modu batzuk:

• Asteburuetako mintegiak, saio intentsiboak (3-4 ordu) (teorikoak –bizipenak) (Klikatu hemen)
• Prestakuntzako moduluak lehenengo bi urteetan, entzule gisa parte hartzen dutenentzat (Klikatu hemen)
• Euskal Herriko beste biodantza talde batzuk: www.biodanzabai.com (Euskal Herriko Bideratzaileen Elkartea)

Abrir chat
¿Hablamos por WhatsApp?
¿Hablamos por WhatsApp?